Skip to main content

Ikastolako HH2 eta 3koak Irura Ikastolako maila berekoekin kidetu egin dira

Beraien arteko harremanak sendotzen hasteko aitzakiarekin, Irurara bertaratu dira

HH2-3ko Ikastolako ikasleak Irurarako bidean

Asteazken goizean, azaroak 6, HH2 eta HH3ko ikasleak Irurara joan ziren, bertako ikasleekin kidetzera. Oinez joan eta Irurako ikastolan nahiko jolas egin ondoren, oinez bueltatu ziren, eguraldia lagun zutela. Primeran pasatu zuten!

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko