Skip to main content

Anoetako Udalaren funtzionamendua gertutik ezagutu dute DBH3koek

Ta zer ez da berdin PrOIaren barruan antolatu da herriko erakundeari bisita

DBH3koak Anoetako Udalaren udalbatza-aretoan

 

 

Asteartean, azaroak 5,  DBH3ko ikasleek, PrOIko Ta zer ez da berdin lanketarekin lotuta, Anoetako Udalari bisita egin diote. Erakunde ezberdinak lantzen ari diren honetan, bertan dugunari bisita egin diote.   

Bertan, Egoitz Urkola alkateak eta Ana Elosegi alkateordeak  ongietorria egin die. Segidan, udalaren funtzioak esplikatu eta udaletxearen sail desberdinak erakutsi dizkiete.

Kategoriak

Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.
Euskara
2026-2027 ikasturtean, "Etorri Euskarara!" egitasmoa abiatu da euskara ez dakiten gurasoei oinarrizko ulermena ziurtatzeko, udalaren, UEMAren, AEKren eta Ikastolaren elkarlanari esker