Skip to main content

Euskara eta kulturartekotasunari bere tokia geletako guraso bileretan

Komunitateko kide guztien arteko lotura sendotzeko, gurasoen artean elkarjartze dinamika gauzatu da

Gurasoen arteko elkarjartzea

Anoetako Herri Ikastola, udala eta UEMA elkarlanean Euskara eta Kulturartekotasun proiektuan murgildu gara. Hori dela eta, aurtengo geletako guraso bileretan aurreko ikasturtean bezala, euskaraz egin ditugu denak eta hizkuntza horretan ulermen arazoak izan dituenarentzat, berehalako itzulpena bere esku jarri zaio.

Beste bigarren ekimena da ikasturte honetan abian jarri duguna,  familien arteko harremana eta parte hartzea sustatzearena, hain zuzen ere. Denon hobebeharrez hezkuntza komunitateko kideen arteko lotura indartzeko aurtengo bileretan Zein da alderdi positiboena eskolan, zein da gehien baloratzen duzun alderdia? proposatu zen. Talde txikitan ikuspuntu eta iritzi ezberdinak trukatu zituzten, elkarren arteko ezagutza bultzatuz.

Ikasturtean zehar, horrelako dinamika gehiago aurrera eramateko asmoa dugu.  

 

 

Kategoriak

Kidetzea
Ingelesa modu esanguratsuan ikaste aldera, LH6ko ikasleak etapa bereko geletara joan dira eta hizkuntz horretan sortu eta egindako norberaren aurkezpenak beste ikasleekin partekatu dituzte.
Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.