Skip to main content

Auzotik Mundura PROIn aritu dira gure LH5ekoak

Kutsadura neurketak Anoetako toki ezberdinetan egin dituzte gure ikasleek

LH5ekoak neurketak eginda

Aste honetan, LH5 mailako ikasleek, Auzotik Mundura PrOIaren baitan ikerketa ezberdinak burutu dituzte. Teknika eta neurgailu ezberdinen bidez, Anoetako hainbat unetan laginak jaso eta airearen, lurraren, uraren eta zarataren kutsadura neurtu dituzte. Bildutako datuekin ondorioak atera eta Anoetako ingurugiroaren osasun-maila nolakoa den zehaztuko dute. PrOIa ez da hemen amaituko ordea, aurrerago, auzolana antolatzeko asmotan baitira ikasleak. Izango duzue gure berri!

 

Kategoriak

Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.
Euskara
2026-2027 ikasturtean, "Etorri Euskarara!" egitasmoa abiatu da euskara ez dakiten gurasoei oinarrizko ulermena ziurtatzeko, udalaren, UEMAren, AEKren eta Ikastolaren elkarlanari esker