Skip to main content

Udal Foroarekin ikasturte honetako Agenda 2030ri bukaera eman zaio

Aste honetan ikasleen ordezkari eta Udalen arteko topaketa izan da

Agenda 2030eko ikasleak

Aurreko asteartean, hilak 11ean, Anoetako Herri Ikastolako Agenda 2030eko ordezkariak Udalera hurbildu ziren,  azken bi urtetan landutako enegiaren gaiaren bueltan antolatutako esku hartze plana aurkeztera. Bertan Udalak eta Ikastolak  egindako lanketen elkarren berri izateaz gain, ekainak 16ean Ikastolako egunean ere gune bat jartzea adostu dute, herritarrak ere informatzeko asmoz. Gure aldetik, Udalaren laguntzarekin, lanean jarraituko dugu denon artean iraunkortasun eta lankidetzaren kultura zabaltzeko.

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko