Skip to main content

Herri Krosean parte hartze handia izan zen

Adin ezberdinetako haurrek eta gazteek parte hartu zuten herrian zehar egindako lasterketetan

Herriko gazteek korrikarako prest

Larunbata goizean Anoeta herria korrikalariez bete zen Anoetako Herri Ikastolak eta Anoetako Kirol Taldeak antolatutako Herri Krosean. Kategoria ezberdinetako mutil eta neskek parte hartu zuten herrian zehar prestaturiko ibilbidean. Irabazleentzako sariez gain, partehartzaileen artean zozketan saria jaso zutenek ere zerbait eraman zuten etxera.

Argazkiak atera eta gure esku jarri dituen Maialen Mujikari eskerrak eman.

Argazkiak hemen

Kategoriak

Ekintza
Anoetako ikasleek Lasarte-Oriako Xumela koruaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian parte hartu eta Josu Txapartegi omendu zuten joan den igandean.
Euskara
“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan
Euskara
Familiek hizkuntzen ikasketa-prozesuan duzuen garrantziaz aritzeko, Ikastolen Elkartetik antolatu dugun webinarrera gonbidatu nahi zaituztegu.