Skip to main content

Errigorako eskaerak prest ditugu Ikastolan

Ikastolako idazkaritzako langileek lagunduta, familiek eskatutako produktuen loteak eskuragarri dituzte.

Errigoratik jasotako produktuen kaxak

2024ko Nafarroa hegoaldeko uzta ESKUTIK ESKURA kanpainan egindako eskaerak banatzen ari dira. Anoetako Herri Ikastola bilketa gunea izanda, jakin dagoeneko eskuragarri dituzuela egindakoak. Jaso ahal izateko Ikastolako idazkaritzatik pasa behar da ondoko ordutegian: 

Astelehena : 08:00etatik - 18:00etara 

Asteartea : 08:00etatik- 13 :00era eta 15:00etatik-18:00etara 

Asteazkena:08:00etatik-13 :00era eta 15:00etatik-18:00etara

Osteguna: 08:00etatik -13 :00era eta 15:00etatik-17:00etara

Ostirala: 08:00etatik-17:00etara

 

Euskalgintzaren izenean eskerrak eman eskaera egin duzuen guztioi.

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko