Skip to main content

Berpiztu proiektuaren azalpena izan dugu Ikastolan

Inmakulada ikastetxeko bi ikasleen eskutik buru osasun gaixotasunei aurre egiteko baliabide ezberdinen ezagutza landu dute

Inmakulada ikastexekoak azalpena ematen

Ikastolan umeak eta nerabeak egunero gurean dira eta ahalik eta erantzun integralena eskaintzen saiatzen gara. Kontestu horren barruan gizartean ohikoak diren buru gaixotasunak (mota eta intentsitate ezeberdinetakoak) gurean ere bere presentzia izaten dute. Horren harira, gure bailaran dagoen Inmakulada ikastetxeko ikasle talde batek Berpiztu proiektua martxan du. Horretan,  nerabeek dituzten gaixotasun mentalei aurre egiteko erakunde eta baliabide ezberdinak landu dituzte. Aste honetako bisitan, Ikastolako profesionalei horren berri eman digute, balizko egoeraren aurrean ditugun baliabidez gain, proiektuan azaltzen diren berriak ere gureak egiteko helburuarekin. Lerro hauetatik gure eskerrak eman bertaratu ziren Inmakulada ikastexeko bi ikasleei. 

Kategoriak

Ekintza
Anoetako ikasleek Lasarte-Oriako Xumela koruaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian parte hartu eta Josu Txapartegi omendu zuten joan den igandean.
Euskara
“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan
Euskara
Familiek hizkuntzen ikasketa-prozesuan duzuen garrantziaz aritzeko, Ikastolen Elkartetik antolatu dugun webinarrera gonbidatu nahi zaituztegu.