Skip to main content

Plastikoen gehiegizko erabileraren sentsibilizazio saioa izan zen jangelan

Jangela zerbitzua kudeatzen duen enpresaren eskutik, Ekin Food proiektuaren barruan egindako lanketa izan zen

ikasleak ekin food saioan

Aibakek (jangela kudeatzen duen enpresa) Ekin food proiektua lantzen du jangelan. Horregatik, maiatzaren 7an PLASTIK FANTASTIK TAILERRA burutu zen Ikastolan,  Donostiako Mazedonia Diseinugileen Elkarteak antolatuta. Proiektuaren helburu nagusia plastikozko hondakinen kudeaketa arazoa azaleratzea izan zen  era teoriko-praktikoan.

Batetik, plastiko pilaketak ingurumenean duen eraginaz hausnartu zen. Bestetik, erronka hauei aurre egiteko, kutsadura murrizteko, diseinua eta sormen artistikoa tresna gisa erabiltzea azpimarratu zen. Mazedonia Diseinu Elkartea Europa mailako Precious Plastic proiektuaren enbaxadorea da.
 

Ikasleek atentzio handiz jarraitu zuten saioa.

 

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko