Skip to main content

LH3koek Pagoetako Parke Naturala bisitatu zuten

Orientazio frogak eta yoga saioak aurrera eraman zituzten

Pagoetako parkean dinamika batean

Aurreko ostiralean LH3ko ikasleak Irurako ikasleekin batera Pagoetako Parke Naturalean izan ziren. Bertan, Natura osasun iturri ekintza burutu zuten. Lehendabizi orientazio froga bat egin zuten eta ondoren yoga ariketa batzuk bertako eraikinean. Egun pasa polita egin zuten, gune natural batean.

Kategoriak

Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.
Euskara
2026-2027 ikasturtean, "Etorri Euskarara!" egitasmoa abiatu da euskara ez dakiten gurasoei oinarrizko ulermena ziurtatzeko, udalaren, UEMAren, AEKren eta Ikastolaren elkarlanari esker