Skip to main content

Musika Bulegoa programan arituko dira LH5-6ko ikasleak

Musika, konposizio eta sentimenduak uztartuz, sormena izango dute helburu

Ikasleek lanketa aurrera eramaten

Astelehen honetan, hilak 26, MUSIKA BULEGOA programaren baitan lehen saioa izan zuten LH5 eta LH6ko ikasleek. Lehen saio honetan Idoia Asurmendi eta Haizea Huegun musikarien bisita jaso zuten, eta sentimenduez, konposizioaz eta beste hainbat gaiaz aritu ziren hizketan. Orotara, 6 saio izango ditu programak eta musikari ezberdinen laguntzaz konposizio ezberdinak egingo dituzte. Ea ba zerbait sortzeko gai diren gure ikasleak!

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko