Skip to main content

The Wolf and the Eight Little Kids antzerki saioa LH3koen eskutik

Auditoriumean LH1-2ko ikasleei eta beraien senidei eskaini zien saio bikaina

Antzerkian parte hartutako ikasleak

Abenduaren 14an, ostegunean,  LH3ko ikasleek  The Wolf and the Eight Little Kids antzezlana aurkeztu zuten Auditoriumean. Bertan, antzerkia eta abestiak ingelera hutsez eskaini zituzten. 2 emanaldi egin ziren: bat HH eta LH 1-2koei eta beste bat LH4 eta LH3ko familia eta senideei.

Oso ondo aritu ziren eta aktore eta abeslari bikainak direla erakutsi zuten. Ingeleraz aritzeko konpetentzia lantzeko aukera paregabea izan zuten gure ikasle gazteek. CONGRATULATIONS!!!

Kategoriak

Kidetzea
Ingelesa modu esanguratsuan ikaste aldera, LH6ko ikasleak etapa bereko geletara joan dira eta hizkuntz horretan sortu eta egindako norberaren aurkezpenak beste ikasleekin partekatu dituzte.
Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.