Skip to main content

Gabonak girotzen hasita gara

Aste honetan, abenduaren 24ko Kantu eskean ateratzeko lehenengo entsaiua egin dugu

Ikastolan eginiko entsaiua

Aste honetan Ikastolako ikasle eta irakasle guztiak beheko borobilean elkartu gara abenduaren 24ko abestiak entsaiatzeko. Geletan landu eta gero, Anoeta eta Irurako herrietako kaleetan ahalik eta ondoen atera dadin gure jarduna, tarte bat eskaini diogu Ikastolan. Datorren astean bigarren saioa izango dugu eta gure eztarriak prest izango ditugu Kantu eskean ateratzeko. Orain, zuen txanda ere bada. Animo!!!

Kategoriak

Kidetzea
Ingelesa modu esanguratsuan ikaste aldera, LH6ko ikasleak etapa bereko geletara joan dira eta hizkuntz horretan sortu eta egindako norberaren aurkezpenak beste ikasleekin partekatu dituzte.
Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.