Skip to main content

Donostia eta Zumaian izan dira DBH4ko ikasleak

Hautazko gaien arabera banatu ziren ikasleak

Zumaiako flyschetan

Urriaren 7an gure DBH4ko Geologia / Biologiako eta Hezkuntza Artistikoko ikasleek irteera bana egin zuten. Zientzietakoak Zumaiako flysch-etara joan ziren eta besteak museo eta bisita arkitektonikoa egin zuten.

Geologia / Biologiakoak  lur mota horren sorrera, estratotipoak, fosilak, ... Algorri interpretazio zentroan aztertu zituzten eta segidan flysch-ak bertatik bertara ezagutzeko aukera ezinhobea. Hezkuntza Artsitikokoak, aldiz, Donostiako San Vicente, Santa Maria elizak eta Artzai Onaren katedrala bisitatu zituzten. Segidan San Telmo museoan  collage eta bisita gidatua egiteko aukera izan zuten. Gelan landutako edukiak bertatik bertara ezagutzeko paregabeko aukera.

Kategoriak

Euskara
Larunbat honetan, urtarrilaren 24an, 15:00etan, Baionako Xaho Kaian, “Baxoa Euskaraz” manifestazioa egingo da, euskara eta gure eskubideen alde.
Ekintza
San Francisco pasealekua hartuz, XXXVII. Ero-Etxe elkarteak urtero antolatzen duen krosa ospatu zen aurreko igandean
Ingurumena
PROI IEMean landu duten PLANET proiektuarekin lotutatako unibertsoaren ezagutzak gertuago ezagutzeko aukera ezinhobea izan dute