Skip to main content

Erronka lehiaketan parte hartu dute gure ikasleek

DBH3 eta 4ko ikasle talde bat Kilometroak Jaian izan da Ikastola ordezkatuz

Erronka taldea

Urtero, urriko lehen igandean, Kilometroak ospatzen da, Gipuzkoako Ikastolen jaia. Antolatzen diren jardueren artean, Erronka dago, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzendua eta haien parte-hartzea indartu/areagotu nahi duena. Anoetako Herri Ikastolaren izenean ikasle talde bat eta irakasle bi izan dira bertan. Dinamika ezberdinak aurrera eraman dituzte: koreografia, matematika froga, froga fisikoak, ... eta bukatzeko makarroiak prestatu. Denak elkarrekin sukaldatutakoaz baliatuz, bazkaldu zuten.

Argazki gehiago hemen

 

Kategoriak

Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.
Euskara
2026-2027 ikasturtean, "Etorri Euskarara!" egitasmoa abiatu da euskara ez dakiten gurasoei oinarrizko ulermena ziurtatzeko, udalaren, UEMAren, AEKren eta Ikastolaren elkarlanari esker