Skip to main content

Surf ikastaroa Zarauzko hondartzan

DBHko hainbat ikaslek aukera paregabea izan dute taula gainean aritzeko

Ikasleak itsasoan sartzeko unea

Anoetako Herri Ikastolako DBHko 23 ikaslek surf ikastaroa egin dute Zarautzen. Denera 6 ordukoa izan da, 3 egunetan banatuta.

Parte hartzaileen gurasoen laguntzarekin bertara joan eta oinarrizko lehenengo urratsak praktikan jarri dituzte, bertako Moor Surf Eskolako begiraleen laguntzarekin. Esperientzia polita eta lehenengo urratsak emanda kirol horretan.

 

 

Kategoriak

Kidetzea
Ingelesa modu esanguratsuan ikaste aldera, LH6ko ikasleak etapa bereko geletara joan dira eta hizkuntz horretan sortu eta egindako norberaren aurkezpenak beste ikasleekin partekatu dituzte.
Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.