Skip to main content

Ikastolen Elkarteak jaso du 2023ko Ibilbideari Elkar Saria

Euskal Herria euskalduntzeko ahaleginean Ikastolen Elkarteak egin duen bide luze eta ekarpen handiaren aitortza da

Ikastoletako arduradunak saria jasotzen

Ezaguna da ikastolok euskal gizartean azkeneko belaunaldietan izan dugun eragina. Eta sari hau orain artean egindako lanaren aitortza da, ondo egindako lanaren adierazgarri, eta etorkizunean egitekoa dugunari ekiteko akuilu.

Ikastola mugimendua bizia, soziala eta konprometitua da, Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzaile eta euskaldun baten alde apustu egiten duena. Muga administratiboez harago, Euskal Herriko herrialde guztietan euskararen transmisioa, belaunaldiz belaunaldi eta etenik gabe, ziurtatu ahal izateko lanean dihardu eta, transmisioarekin batera, kalitatezko hezkuntza ere bermatu nahian.

Ikastolok beharrezkoak gara Euskal Herria euskalduntzen eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetzen jarraitzeko. Eta sari honek, etorkizunera begira jarri eta ibilbide horretan konpromisoari eutsi eta ekarpen gehiago egiten jarraitzeko indarra ematen digu.

Kategoriak

Bizikidetza
Anoetako Herri Ikastolako Patio Dinamizazio Taldeak Lehenengo Toka Txapelketa jarri du martxan! Bertan LH eta DBHko ikasleek parte hartzeko aukera dute
Bizikidetza
Ez-desiratutako bakardadea erreportaiak lortu du aukeratua izatea. Horren egilea Eneko Collazo ikasle ohia da
Bizikidetza
BAT IEMn Giza Eskubideen lanketa aurrera eraman dute gelan eta hainbat zuzeneko eragileren bisita izan dute