Skip to main content

Zientzia Museoan izan dira HHko ikasleak

Ikasturte amaierako irteeran Kutxa Espazioari bisita eginez egun pasa ederra egin dute

Adunako parkean HHko ikasleak jolasean

Haur Hezkuntzako hiru mailetako ikasleak Donostiako Kutxa Espazio Zientzia Museora joan ziren pasa den ostegunean. Bertan animalien tailerra eta polaris pelikula ikusi zituzten planetarioan, ondoren museoa ikusteko aukera izan zutelarik.

Autobusa hartuta Adunara joan ziren bazkaltzera eta bertan arratsalde ederra pasa zuten elkarrekin jolasean!

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko