Skip to main content

Bi eta bost eguneko irteerak DBHn

Aste Santuko oporren itzuleran, DBHko ikasleek ikasturte amaierako bidaia egin dute

DBH4ko ikasleak rafting egiten, Piriniotan

Aste Santuko oporren itzuleran, DBHko ikasleek ikasturte amaierako bidaia egin dute aste honetan.

Ikasle eta irakasleek gogoz hartu dituzte talde harremanak sustatzea eta toki berriak ezagutzea helburu duten irteera hauek.

DBH1: Sarria (Araba) Apirilak 20-21

DBH2: Aibar (Nafarroa) Apirilak 20-21

DBH3: Elizondo-Baztan (Nafarroa) Apirilak 20-21

DBH4: Salou (Tarragona) Apirilak 17-21 Argazkiak1  Argazkiak2

Ikastolako zaharrenek ekintzaz beteriko 5 eguneko bidaia egin dute: rafting-a Pirineotan, paintball-a, kayak-a, Tarzán abentura… Horrez gain, egun batean Bartzelona hiria bisitatu dute eta azken egunean Port Aventuran izan dira bertako atrakzioez gozatuz.

Datorren astean irteera hauen irudi bildumak partekatuko ditugu zuekin.

Kategoriak

Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina badu prozesu horretan eta bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko
Ekintza
Familiek ikastetxearen pedagogia-lerroa zuzenean ezagutzeko unea izan dute. Seme-alabek gelan zer, nola eta zergatik aurrera eramaten dituzten proiektuak konpartitu da bertan izandakoekin