Skip to main content

Harremanen gaian sakontzeko saioak familientzat

Nerea Mendizabal, Komunikazio Ez Bortitzean aditua, izango dugu Ikastolan

Nerea Mendizabalen "Elkarrekin Hazi" liburua

Guraso Eskolaren eskaintzaren barruan, Nerea Mendizabalekin Komunikazio Ez Bortitzan sakontzen jarraitzeko aukera izango dute Irurako eta Anoetako Herri Ikastolako familiek. 

Seme-alaben arteko harremanen inguruan eta lagunen artean sortzen diren gatazken kudeaketaren inguruan arituko dira, besteak beste.

Hiru saio izango dira, 15:15etik 16:45erako ordutegian, Anoetako Herri Ikastolan:

  • Urtarrilaren 31n
  • Otsailaren 28an
  • Martxoaren 28an

Saioetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Kategoriak

Bizikidetza
Anoetako Auditorimean, DBH2koek BAT saioetan landu duten aipatutako gaiaren bi testigantzak izan dituzte: Tarana Karim eta Amets Arbelegirenak
Elkarlana
Frontoia kirolerako ez ezik, sormenaren eta elkarlanaren erakusleiho ere bihurtu da. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek Baluren gidaritzapean egindako muralak herri kirolari keinua ere egin diote
Euskara
Gure ikasleek, EuskarAbentura, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako eta diasporako gazteak uztailan zehar oinez eta euskaraz biltzen dituen hilebeteko espedizioa ezagutu dute