Skip to main content

Euskal Jaia ospatu da Anoetan

Ikastolako guraso eta ikasleek ere parte hartu dute

DBH3ko ikaslea umeari aurpegia margotzen Euskal Jaian

Hamabosgarren urtez jarraian Anoetan Euskal Jaiak ospatu dira, aurtengo gaia elikadura sistema izan delarik. Goizean plaza postuz bete zen baserrietako produktuak eta artisauen eskulanekin. Gure DBH4ko ikasleek postu bat izan zuten bertan etxeetan egindako tortila patata pintxoak saltzeko. Arrakastatsua izan zen ekarritako guztia saldu egin baitzen. Ikasturte bukaeran egingo duten ikasbidairako bultzadatxoa jaso zuten.

Beste aldetik, berrikuntza bat ere izan du aurtengo edizioak; animaliak plazara jaitsi ordez, plazako leku hori transmisio gune bezala erabili dute, eta bertan, haurrei zuzendutako hainbat jolas prestatu dituzte. Horien artean gure DBH3ko ikasleek protagonismo berezia izan dute, jolas txoko bakoitzean ume txikiei laguntzen aritu baitira (aurpegiak margotzen, sagarrak kixkiaz hartu eta saskian sartzen,...). Ikastolako guraso boluntarioak ere aritu ziren antolaketan laguntzen. 

  

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko