Skip to main content

DBH4ko ikasle talde bat Zumaiako flischetan

Biologia-Geologiako ikasle zaharrenek goiz pasa burutu dute Zumaiako kostaldean

DBH4ko ikasleak flischetan

Asteazkenean, urriak 30ean, DBH4ko Biologia-Geologiako ikasleek Zumaian Flyscha ezagutzeko aukera izan dute. Bisita, Algorriko interpretazio zentruko gidaritzapean egin da. Munduko gune geologiko handietako bat da Zumaiako flyscha. Milioi urte atzera eginez, nolakoa izan zen Lurraren historian gertatutako klima beroketa handienetako batek eragindako aldaketaz jabetu gara. Azaldutakoak denboran atzera eramango gaitu eta gure planetaren historiako gertaera erabakigarriak ezagutzeko bide eman digu. Horretaz gain, itsaslabarren dinamika bizia eta itsasertzeko ekosistema hobeto ulertzeko balio izan digu gaurko bisitak.  


 

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko