Skip to main content

Zubitxo urtekari digitala Irura eta Anoetako familien esku

Ikastolako partaide guztiok jai giroan ospatu dugu aurtengo Korrika. Lorem ipsum dolor sit amet.

Zubitxo 2022

Irura eta Anoetako Ikastolok ikasturtean zehar elkarrekin eta modu paretsuan egindako hainbat ekintza, formazio saio, irteera, guretik badoazen ikasle, familia eta lankideei eskainitako agurra… biltzeko asmoz, ZUBITXO urtekari digitala eta paperezkoa osatu dugu mimo eta gogo handiz.

Bigarren argitalpen hau ikasturte honetan egindakoaren bilduma azkar eta atsegin bat besterik ez da. Bi ikastolon arteko lotura indargune modura erakutsi nahi dugu esku artean izango duzuen ale honetan.

Eskerrik asko ekimen ezberdinak modu koordinatuan aurrera eramateko ahaleginetan aritutako guztioi.

Kategoriak

Ekintza
Anoetako ikasleek Lasarte-Oriako Xumela koruaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian parte hartu eta Josu Txapartegi omendu zuten joan den igandean.
Euskara
“Hizkuntza lidergoa ikastetxean”an izan da aurtengo ekimenaren leloa. Aste honetan izan da saioa, azaroaren 12an, Gasteizko Jesus Guridi musika konserbatorioan
Euskara
Familiek hizkuntzen ikasketa-prozesuan duzuen garrantziaz aritzeko, Ikastolen Elkartetik antolatu dugun webinarrera gonbidatu nahi zaituztegu.