Skip to main content

“Hileko osasuntsua” tailerra DBHko ikasleentzat

2021eko abenduan Anoetako Udalak “Hileko osasuntsua” kanpaina abiatu zuen herrian, gai horren lanketa egiteko eta gaia bera osasuntsu bizitzea sustatzeko helburuarekin. Erakusketa bat antolatu zuten Udal Liburutegian eta abenduaren 18an hilekorako produktu jasangarrien banaketa egin zen herriko plazan. 

Udalaren bitartez DBHko lau mailetan tailerrak eskaintzeko aukeraz baliatu gara Ikastolan. Apirilean DBH 1. eta 2. mailako ikasleekin gauzatu ziren saioak. DBH 3. eta 4. mailakoekin, berriz, aste honetan izan da Ikastolan Menstruarmos Marigorri elkarteko kidea. Gela bakoitzean talde osoari zuzendutako ordu bateko saioak eman ditu. Hilekorako produktuekin lotutako gai desberdinak lantzeaz gain (ingurugiroan duten inpaktua, hilekoaren pobrezia, ...), produktu jasangarriak ezagutzeko eta horien erabilpenean sakontzeko aukera izan dute: hileko kopak, kulero eta konpresa berrerabilgarriak,...  Ostiral arratsaldez DBHko neskei begira saio praktikoak ere antolatu dira. 

Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.
Euskara
2026-2027 ikasturtean, "Etorri Euskarara!" egitasmoa abiatu da euskara ez dakiten gurasoei oinarrizko ulermena ziurtatzeko, udalaren, UEMAren, AEKren eta Ikastolaren elkarlanari esker
Elkarlana
Igande goizean gure DBH4ko ikasleek, irakasleek lagunduta, tortila pintxo postua jarri zuten Anoetako Euskal Jaian