Skip to main content

Ibarran det, dut eta dot

Milimetroak festak Euskal Herri osoko gazteak bildu zituen Ibarran. Elkar ezagutzea zuten helburu eta, bide batez, batzen gaituena aldarrikatu. Kilometroak jaiaren eredu berriaren proposamen beriaren harira,  Pasa den ostiralean, maiatzak 20, LH6 mailako ikasleak Ibarran izan ziren Milimetroak ekimenean parte hartzen. Bertan, Tolosaldeko ikastolez gain, aurten ikastolen jaia antolatuko duten, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko ikastolekin elkartu ziren. Egunean zehar jolasak egin zituzten eta amaiera flashmob batekin eman zioten. Aukera bikaina izan zuten ikasleek ikastolen jaiaren inguruan eta inguruko herrialdeetan bizi duten egoeraren berri izateko.

Hemen bideoa

 

 

 

 

 

Kidetzea
Ingelesa modu esanguratsuan ikaste aldera, LH6ko ikasleak etapa bereko geletara joan dira eta hizkuntz horretan sortu eta egindako norberaren aurkezpenak beste ikasleekin partekatu dituzte.
Ekintza
Ostiral arratsaldean, LH4ko ikasleek ogia egiteko urratsak ikasi eta praktikan jarri dituzte Irakineko sukaldariaren laguntzarekin
Ikastola
Urriaren 14an, Lekeitioko eta Bergarako ikastolek gure ikastetxea bisitatu zuten, Ikastolen Elkartearen aholkularitza programaren barruan, gure hezkuntza eta pertsona eredua bertatik bertara ezagutzeko.