Skip to main content

Tolosaldea Sahararekin elkartasun taldearekin bat egin dugu

 

Urte ugari hauetan proiektu ugari jarri dira martxan Tolosaldea Sahararekin elkartearen eskutik. Oraingoan Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko janari, higiene produktu eta eskola materialaren BILKETA egingo dugu, otsailaren 4ra arte:

  • Janariak: lekaleak, hegaluzea eta sardiƱak oliotan, pasta, arroza, azukrea eta olioa
  • Haurrentzako eta helduentzako pixaohialak
  • Konpresak
  • Eskola materiala: koadernoak, arkatzak, margoak, ezeztekoak, txorroskiloak,... 

Materiala biltzeko kaxak jarriko ditugu Ikastolan. Datorren astean zehar Ikastolara ekartzeko aukera izango duzue, Saharar herriari elkartasuna adieraziz. Eskerrik asko!! 

  

 

 

Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez
Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.
Ekologia
DBH2ko ikasleek lehiaketa batekin eman diote amaiera kontsumo jasangarria eta lehen sektorearen ezagutza zein kontzientziazioa helburu nagusi dituen AMATXO PROIari