Skip to main content

Donostia eta Zumaian izan dira DBH4ko ikasleak

Hautazko gaien arabera banatu ziren ikasleak

Zumaiako flyschetan

Urriaren 7an gure DBH4ko Geologia / Biologiako eta Hezkuntza Artistikoko ikasleek irteera bana egin zuten. Zientzietakoak Zumaiako flysch-etara joan ziren eta besteak xxx bisita egin zuten.

Geologia / Biologiakoak  lur mota horren sorrera, estratotipoak, fosilak, ... Algorri interpretazio zentroan aztertu zituzten eta segidan flysch-ak bertatik bertara ezagutzeko aukera ezinhobea. Hezkuntza Artsitikokoak, aldiz, Donostiako San Vicente, Santa Maria elizak eta Artzai Onaren katedrala bisitatu zituzten. Segidan San Telmo museoan  collage eta bisita gidatua egiteko aukera izan zuten. Gelan landutako edukiak bertatik bertara ezagutzeko paregabeko aukera.

   

 

 

 

Kategoriak

Ekintza
Irura eta Anoetako HH1eko umeek goiz pasa bikaina egin dute Gaztelun: autobusez joan, parkean eta frontoian jolastu, animaliak ikusi eta hamaiketako ederra egin dute.
Elkarlana
Azaroaren 4an, Kataluniako Rella elkarteko ordezkarien bisita jaso dugu Anoetako Herri Ikastolan. Bisitaren ardatz nagusia gure ikastolaren eta herriaren arteko harremana ezagutzea izan da, eta komunitatearekin elkarlanean egiten duguna partekatzeko aukera izan dugu
Bizikidetza
Udaletik martxan jarri den proiektuan, Ikastolak funtsezko zeregina duenez,  bertan ekintza ezberdinak aurrera eraman dira balioetan hezteko, bizikidetza sustatzeko eta belanauldi desberdinak elkartzeko