Skip to main content

Ikasle eta familien asebetetzea ona da

Koronabirusa dela eta Ikastolan hartutako neurriekiko eta proposatutako antolaketarekiko asebetetzea ezagutzeko galdetegiak pasa dizkiegu familiei eta LH5etik gorako ikasleei eta emaitzek erakutsi dute oro har asebetzea ona dela. Ikastolak kontuan hartuko ditu ikasle eta familien iradokizun eta proposamenak bere antolaketan doikuntzak eta hobekuntzak egiteko eta datozen egunetan emaitzen txostenak familien esku jarriko dira Alexia bitartez.

Eskerrik asko galdetegia bete eta hobetzen lagundu diguzuen guztioi!

Kidetzea
Ikasleek, Pertsona Ereduko ezaugarriak garatzeko mota ezberdinetako esperientziak bizi behar dituenez Ikastolan, Gidatu-gidari-k ikasleei aukera ematen die komunitate baten parte aktibo izateko, talde txikiko dinamika gidatuz edo gidatu rola betez
Euskara
Errigora izeneko proiektu zoro bezain zoragarria lurra, euskara eta auzolanaren arteko topaguneak bilatu eta bultzatzen dabil, ehundaka euskalzale batzen dituen sare erraldoia ehunduz eta Ager eremuko euskalgintza eta lehen sektorea indartuz.
Ekologia
DBH2ko ikasleek lehiaketa batekin eman diote amaiera kontsumo jasangarria eta lehen sektorearen ezagutza zein kontzientziazioa helburu nagusi dituen AMATXO PROIari