Skip to main content

Eski irteera

Aurten ere eski alpinoko eskaintza luzatzen dizuegu ez-ohiko Eskola Kirolaren barruan. Irteera, Urtarrilaren 23 eta 24an, Arette eski estaziora izango da, LH6-DBH4 tarteko ikasleentzat.  

Izena emateko azken eguna Azaroak 21a izango da, galdetegia betez. Prezioa 190 €-koa izango da, nahiz eta aurreikusi gabeko gastuak sortuko balira, antolatzaileek gehigarria luzatzeko eskubidea izango lukete. Kobrantza aldez aurretik egingo da ( izena eman dutenei abenduko erreziboarekin batera kobratuko die Ikastolak, urtarrila hasieran).

Ikastolak edozein arrazoirengatik irteera bertan behera utziko balu( elur faltagatik). Zirimolak ikasle bakoitzarengatik 45€ kobratuko dizkio familiari.. Prezio horretan aurreikusten dira erreserbak bertan behera uztearen kostuak, hezitzaileen kontratazioa, aurrez egindako lana.....

Agenda

Ikastolen 30. Jardunaldi Pedagogikoak
Gehiago irakurri
Ekintza
DBH4 - Euskalabentura
Gehiago irakurri
DBH2 - Aniztasunetik Eraikiz
Gehiago irakurri
DBH1 - Aniztasunetik Eraikiz
Gehiago irakurri