Skip to main content

Baso Eskolarako Auzolan Eguna

Anoetako Udalak hurrengo maiatzaren 18rako Auzolan Eguna antolatu du Lasarbeko erreka garbitzeko. Garbiketa lanak kiroldegitik  gure txikiek Baso Eskola egiten duten eremuraino egingo dituzte.

Anoetako Herri Ikastolak bat egingo du Auzolan Egunarekin. Horretarako  Ikastolako guraso, irakasle eta ikasleek gonbidatu nahi zaituztegu HHkoen Baso Eskolako eremua txukundu eta atontzera. Denon artean zoragarri utziko dugu gure txikitxoen eremua.

Parte hartu nahi baduzu, zatoz maiatzaren 18an, larunbata, goizeko 10:30etan Kiroldegiko sarreran egingo dugun hitzordura eta elkarrekin joango gara Baso Eskolako eremura. Dena txukun eta polita uztera.

Animatu parte hartzera!!

ANOETAKO HERRI IKASTOLAKO ZUZENDARITZA TALDEA.

Agenda

Irteera
LH-1/2 - Hondarribira irteera
Gehiago irakurri
Ekintza
DBH3-4 Tabakoaren kontsumoaren kontrako saioak
Gehiago irakurri
Ekintza
DBH2- Liburu Gaztea booktrailer lehiaketa
Gehiago irakurri
Ekintza
Haur Danborradarako 1. entsegua
Gehiago irakurri