Skip to main content

Korrika Txikia

Martxoaren 21ean, arratsaldez, Irurako eta Anoetako ikastolen artean Korrika Txikia antolatuko dugu. Lekuko aldaketa Irurako zubi hasieran izango da eta bi Ikastoletako lekukoak trukatuko ditugu.

Ondoren, manifestua entzungo dugu eta  guztiontzat merienda izango da. Aldi berean, KORRIKAko unitate didaktikoan proposatzen duten artelana egingo dugu. Hau burutzeko gela bakoitzari muralaren zati bat emango zaio margotzeko eta gero HizProkoek murala osatu eta ikusgai jarriko dute.

Agenda

Euskara
DBH1 - Bertso Eskola
Gehiago irakurri
Ekintza
LH6 - DEEP aurkezpena LHn
Gehiago irakurri
Euskara
Nafarroa Oinez 2026, Zizur Nagusian
Gehiago irakurri
Ekintza
DBH2 - Amatxo PROI
Gehiago irakurri