Skip to main content

LH6, Eskolarteko Bertso Txapelketa

LH6ko ikasleak Tolosako Laskorain Ikastolara joango dira gaur 2023ko Eskolarteko Bertso Txapelketan parte hartzera.

Aurtengoa XLIII. edizioa izango da eta, ohi bezala, eskualdeka antolatuko da. Bertso Idatzien Eskolartekoan aurrez aurreko saioetara itzuliko gara edizio honetan.

Hauxe izango da egitaraua:

9:30 – 10:30 Bertsoak idatzi
10:30 – 11:30 Bertso saioa. Tarte honetan, ikasleek bere
saiotxoa ekar dezakete prestatuta taldeka
nahiz bakarka aurkezteko.
11:30 – 12:00 Bertso idatzien sari-banaketa

LH6ko ikasleek 4 kopla edo 2 bertso idatzi beharko dituzte, emango zaien gai bati erantzunez.

Aupa Anoetako Herri Ikastolako bertsolari gazteak!

Agenda

LH4 kidetzea Anoeta eta Irura
Gehiago irakurri
Euskara
DBH1 - Bertso Eskola
Gehiago irakurri
Ekintza
LH6 - DEEP aurkezpena LHn
Gehiago irakurri
Euskara
Nafarroa Oinez 2026, Zizur Nagusian
Gehiago irakurri