Skip to main content

LH 1, Zientzia Museoa

Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleak Zientzia Museora egingo dute bisita Irurako taldearekin batera.

Irteeraren helburuetako bat Anoetako eta Irurako ikasleen arteko harremanak sendotzea izango da. 

Museoaren bisita gidatua egiteaz gain, "Giza gorputza" tailerrean ere parte hartuko dute ikasleek. Tailer honetan gure gorputzaren barruan zer dagoen, gure gorputza osatzen duten elementuak zein diren eta zati edo elementu bakoitzaren garrantzia ikusiko dituzte.

Eskeletoari, zirkulazio-aparatuari, digestio-aparatuari eta beste organo garrantzitsu batzuei buruz hitz egingo dute, hala nola, giltzurrunei eta birikei buruz. Horien funtzio eta ezaugarri nagusiak eta bitxikeria batzuk ezagutuko dituzte.

Esperimentazioaren bitartez, gure organoetako batzuen funtzionamendua zein
den hobeto ulertuko dute.

Agenda

Irteera
DBH4 - Saloura irteera
Gehiago irakurri
LH1/2 - Berdinola programa (1)
Gehiago irakurri
Irteera
DBH3 - Lekeitiora irteera
Gehiago irakurri
Irteera
DBH2 - Oibarrera irteera
Gehiago irakurri