Skip to main content

DBH 4, Ikasle ohien bisita

DBH4ko ikasleen Orientazio Programaren barruan, ikasle ohiak etorriko zaizkigu bisitan, ikasturte honetan Ikastolatik kanpora hasi duten ibilbidea eta beraien esperientzia partekatzera.

Batzuk Lanbide Heziketaren bidea aukeratu dute, besteak berriz Batxilergoa, modalitate desberdinetan.

DBH4ko ikasleek aukera paregabea izango dute beraien zalantzak galdetzeko eta kezkak argitzeko.

Eskerrik asko etortzeko prest azaldu diren ikasle ohi guztiei!

Agenda

Euskara
DBH1 - Bertso Eskola
Gehiago irakurri
Ekintza
LH6 - DEEP aurkezpena LHn
Gehiago irakurri
Euskara
Nafarroa Oinez 2026, Zizur Nagusian
Gehiago irakurri
Ekintza
DBH2 - Amatxo PROI
Gehiago irakurri