Skip to main content

Mendi irteera, LH1etik aurrerakoentzat

Ikastolako Kirol Batzordeak hiru mendi irteera antolatu ditu ikasturte honetarako. Mendi irteera hauetan, LH 1etik DBH 4ra bitarteko ikasle eta gurasoek har dezakezue parte.

Gaur izango da ikasturteko bigarren mendi irteera:

Ibilbidea: Anoeta – Axibar Baserria – Anoeta

Elkargunea: 10:00etan, Anoetako plazan.

(Aldez aurretik izena eman behar da)