Skip to main content

"Berdean heztea: Natura, ikasteko gune gisa" hitzaldia

"Berdean heztea: Natura, ikasteko gune gisa" izenburupean Heike Freirek hitzaldia eskainiko du Anoetako Herri Ikastolan. 

Heike Freirek hezitzaile, aholkulari eta hizlari moduan ibilbide luzea egina du nazioartean. Osasunaren, ongizatearen eta naturan ikastearen arteko harremanei buruzko ikerketek Pedagogia Berdearen erreferente bihurtu dute. Ehunka artikulu argitaratu ditu, baita "Berdean hezi. Haurrak naturara hurbiltzeko ideiak" (Grao, 2011) sei hizkuntzatara itzulita dagoena eta "Egon geldi eta adi! Haurren nahasmenduak prebenitzeko ingurune osasungarriagoak" (Herder, 2017).

Psikologian eta Filosofian lizentziatua, Frantziako Gobernuaren aholkularia izan da Parisko Hezkuntza Iraunkorreko Institututik. Haurtzaroan eta hezkuntza-berrikuntzan aditua, kazetaria eta idazlea ere bada. Cuadernos de PedagogĂ­a eta Mente Sana aldizkariak zuzendu ditu.

Hitzaldian parte hartzeko izena emateko epea martxoaren 7an amaituko da.

Heike Freire KARTELA.jpg

Agenda

Irteera
DBH4 - Saloura irteera
Gehiago irakurri
LH1/2 - Berdinola programa (1)
Gehiago irakurri
Irteera
DBH3 - Lekeitiora irteera
Gehiago irakurri
Irteera
DBH2 - Oibarrera irteera
Gehiago irakurri