Skip to main content

LH 5, Pagoetako Natura Parkea

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek, Irurako maila berdineko ikaskideekin batera, ikasturte erdiko kidetzea burutzeko helburuarekin Pagoetako Natura Parkera gauzatuko dute irteera. 

Inguruneko ikasgaiarekin lotura zuzena dauka irteera honek, izan ere, ekosistema ezberdinak inguratzen dituzten ezaugarriak eta elementuak lantzen aritu baitira ikasleak gela barruan, EKI proiektuaren baitan. 

Bertatik bertara, ikasitakoa sakonago ezautzeko eta lantzeko aukera izango dute, ikasleak ikertzaile zientifiko batzuen pare ibiliko direlarik. Besteak beste, bertako landaretza ezagutuz eta animalia ezberdinak ikusiz, beste animalia batzuen aztarnak behatuz edota putzu ezberdinetako ur laginak aztertuz ibiliko dira tailer ezberdinen bitartez. 

 

Agenda

Ekintza
DBH1 - Planet Motion
Gehiago irakurri
DBH1 - Aniztasunetik Eraikiz
Gehiago irakurri
A25 - Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna
Gehiago irakurri
Ekintza
Tolosako Titirijai-n LHkoak
Gehiago irakurri