Skip to main content

LH 2, Planetarioa (Iruñea)

Anoetako eta Irurako Ikastolako Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek elkarrekin egingo dute egun osoko irteera Iruñera, gelan lantzen hasiko diren "Goazen espaziora" gaia baliatuz.

Unibertsoaren hasiera, planetak, izarrak, eguzki sistema...lantzen hasiko diren honetan, Iruñeko planetariora egingo dute bisita.

Bertan, gelan ikasi beharko dituzten edukiak lantzeko aukera izango dute Non dago eguzkilorea? deituriko proiekzio baten bidez. Bertan, fenomeno meteorologikoak ezagutzeko, Ilargiaren izaera aldakorra ulertzeko, Konstelazioetan idatzita dauden kondairak ezagutzeko, Lurra espaziotik nola ikusten den ezagutzeko eta astronautak Nazioarteko Egoitza Espazialean nola bizi diren ezagutzea aukera izango dute.

Agenda

Euskara
DBH1 - Bertso Eskola
Gehiago irakurri
Ekintza
LH6 - DEEP aurkezpena LHn
Gehiago irakurri
Euskara
Nafarroa Oinez 2026, Zizur Nagusian
Gehiago irakurri
Ekintza
DBH2 - Amatxo PROI
Gehiago irakurri