Skip to main content

LH 1, Ekain-berri (Zestoa)

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek egun osoko irteera egingo dute Zestoara, gelan landuko duten "Lehen Gizakiak" gaiarekin lotuz. 

Hori dela eta, Ekain-berrira egingo dute bisita.

Bertan, gelan ikusitako edukiak lantzeko aukera izango dute tailer praktikoen bidez. Besteak beste, ikasleek, lehen gizakiaren garaian Sastarrain bailara inguruan bizi ziren animaliak gertutik ezagutuko dituzte. Taldetan banatu eta bakoitzak animali bat aukeratuko du, eta hurrengo ekintza guztiak horren inguruan burutuko dituzte.

Tailerrean lehen gizakien antzera marraztuko dituzte animaliak, erreplikan zehar animali hori bilatu eta deskribatzen saiatuko dira eta erakusketa gelan ere animali horien irudiak topatuko dituzte.

Agenda

Bilera
LH2ko gurasoak - HABI bilera
Gehiago irakurri
Euskara
Hizki-marrazki sari banaketa Ikastolan
Gehiago irakurri
Euskara
Euskalzaleon Martxa
Gehiago irakurri
Euskara
Araba Euskaraz 2026
Gehiago irakurri