Skip to main content

"Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan?"

Guztiok partekatzen dugu kezka euskararen erabilera izaten ari den bilakaerarekin. Era berean, denon esku dago hizkuntza ohituretan eragitea, baita elkarrizketetan euskarari eustea eta eusten laguntzea ere.

Hori dela eta, UEMAren laguntzaz, “Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan?” tailerra antolatu dugu azaroaren 17an, ostegunean, 17:15etan.

Udalerri euskaldunetako eta arnasguneetako haur eta gaztetxoen gurasoentzat proposamenak eta aholkuak bilduko dituen saioa izango da. Seme-alaben hizkuntza ohiturak ezartzerakoan eragiten duten faktoreak zeintzuk diren, eta egoera horren aurrean gurasoek zer egin dezaketen aztertuko dugu guztion artean. UEMAko teknikariak bideratuko du saioa.

Agenda

Ekintza
Eskola Kirola
Gehiago irakurri
Euskara
LH5/6 - Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko lehiaketa
Gehiago irakurri
Ekintza
LH6 - Kalexkako hezitzaileak tailerrak (bukaera)
Gehiago irakurri
Irteera
DBH4 - Saloura irteera
Gehiago irakurri