"Gurpilgunea" bizikletak konpontzeko eta lan hori egiten ikasteko herritarrei zabalalik dagoen espazioa da, Tolosako Zumardi Handian kokatuta dagoena.
Eskualdean mugikortasun jasangarria sustatzeko estrategian ezarritako puntuetako bat da, Tolosaldea Garatzenek eta Zumardia elkarteak sustatua, Tolosako Udalaren eta Tolosaldeko Mankomunitatearen laguntzarekin.
Horrela, kutsadura maila jaisten lagunduko duen mugikortasun jasangarriago bat sustatzearekin batera, bizikleten birziklapen eta berrerabilpena indartu nahi da.
Bizikleten konponketarako tailer irekiak ere antolatzen dira Gurpilgunean bertan, Zumardia elkarteak dinamizatuta.
Gaurkoan, Gurpilguneako aditua Anoetan izango dugu, DBH 2ko ikasleekin burutuko den tailer baten bigarren saioa garatzeko. Ikasleek euren bizikleta prest mantentzen eta oinarrizko konponketak egiten ikasiko dute tailer honen bidez.