Skip to main content

DBH 2, Gurpilgunea tailerrak

"Gurpilgunea" bizikletak konpontzeko eta lan hori egiten ikasteko herritarrei zabalalik dagoen espazioa da, Tolosako Zumardi Handian kokatuta dagoena.

Eskualdean mugikortasun jasangarria sustatzeko estrategian ezarritako puntuetako bat da, Tolosaldea Garatzenek eta Zumardia elkarteak sustatua, Tolosako Udalaren eta Tolosaldeko Mankomunitatearen laguntzarekin.

Horrela, kutsadura maila jaisten lagunduko duen mugikortasun jasangarriago bat sustatzearekin batera, bizikleten birziklapen eta berrerabilpena indartu nahi da.

Bizikleten konponketarako tailer irekiak ere antolatzen dira Gurpilgunean bertan, Zumardia elkarteak dinamizatuta. 

Gaurkoan, Gurpilguneako aditua Anoetan izango dugu, DBH 2ko ikasleekin burutuko den tailer baten lehenengo saioa garatzeko. Ikasleek euren bizikleta prest mantentzen eta oinarrizko konponketak egiten ikasiko dute tailer honen bidez.

Agenda

Ekintza
LH6 - DEEP aurkezpena LHn
Gehiago irakurri
Euskara
Nafarroa Oinez 2026, Zizur Nagusian
Gehiago irakurri
Ekintza
DBH2 - Amatxo PROI
Gehiago irakurri
HH3 - Pagoetara bisita
Gehiago irakurri