Skip to main content

Ikasturte hasierako guraso bilerak LH4, DBH2B

Ikasturte hasierako bileraren helburu nagusia ikasturte berrirako funtzionamendu, metodologia eta proiektuen aurkezpen laburra egitea da. Horrez gain, bilera horrek aukera ematen digu gure semearen edo alabaren tutorea izango den pertsona ezagutzeko, bai eta gure semearen edo alabaren ikaskideen gurasoak ezagutzeko ere.

Horregatik, gelako familia guztiak bilera berean elkartu ahal izateko, aldibereko itzulpen sistema erabiliko dugu. Modu honetan, familia guztiak elkar-ezagutzeko aukera izateaz gain, uneoro parte hartu eta ekarpenak egin ahal izango ditugu, hitz egiten dugun hizkuntza edozein dela ere. Beraz, hizkuntza ez da oztopo izango komunikaziorako.

Tutoreak euskaraz egingo du aurkezpena, baina euskaraz ulertzen ez duen gurasoak bilera gazteleraz jarraitu ahal izango du, norberaren telefono mugikorrean deskargatutako aplikazio baten bidez. Horregatik, bilera gazteleraz jarraitu nahi duenak, telefono mugikorra eta aurikularrak ekarri beharko ditu.

Aldez aurretik "Disvoice" aplikazioa deskargatuta ekartzea komeni da.

Agenda

Ekintza
DBH2 - wikipedia saioa
Gehiago irakurri
Ekintza
DBH4 - Lanbide Heziketa aurkezpena
Gehiago irakurri
Ekintza
DBH4 - Tolosaldeako Lanbide Zentroetara bisitak
Gehiago irakurri
Ekintza
Mendi irteera Loatzora
Gehiago irakurri