Skip to main content

Irura eta Anoetako LH6koen artean kidetzea eguna borobila

Aurreko astean, datorren ikasturtean elkarrekin egongo diren bi ikastaldeen arteko elkar ezagutza aurrera eraman zuten jolasa eta armonia osoz

LH& azken kidetzea

Pasa den ostiralean, maiatzak 29, LH6 mailako Anoetako eta Irurako taldeek kidetzea ospatu genuen. Datorren ikasturtean ikaskide izango direnaren aitzakiarekin egun pasa borobila egin genuen. Goizean plazan elkartu eta jolasak burutu zituzten, tartean hamaiketakoa jateko ere aprobetxatu genuen. Ondoren, Handia filma ikusi genuen auditorioan eta pelikularen inguruko lanketa egin segidan. Merenderoan elkarrekin bazkaldu ostean, hurrengo urteko Ikastolako espazioak bisitatu genituen. Egunari itxiera emateko, Kuku parkean jolasean ibili ginen. Eguna nola joan zen ikusita, bi taldeak datorren urtean elkarrekin aritzeko moduan direla argi gelditu zen.
 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz