Skip to main content

Fraisoro Eskolan gure DBH4ko ikasle batzuk izan dira

Datorren ikasturteari begira gure ikasleei ahalik eta orientazioa egoki eta zuzena eman nahian eta beraien asmoak kontutan izanik, Fraisoro Nekazal Eskolaren eskaintza ezagutu dute

Fraisoro Nekazal Eskola

Interesa azaldu duten DBH4ko ikasleek aukera paregabea izan dute Fraisoroko Nekazal Eskola ezagutzeko. Aste honetako goiz batean bertan izan dira eta zuzenean eskaintza ezberdinen berri izan dute. Lanbide Heziketako Zikloak –hasierakoak, erdikoak eta goi mailakoak- eskaintzen ditu eta bestetik, Lanerako Prestakuntza, dagokion erakundearekin elkarlanean ere aritzen da. ERDI MAILAn, Lorezaintza eta loregintza, Nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpenaeta Elikagaiak eraldatzeko teknikaria. GOI MAILAn,  Basoa eta natura ingurunearen kudeaketa eta Abeltzaitza eta abere-osasunari laguntzeko goi-mailako teknikaria dira bertan ikasten direnak.



.

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz