Skip to main content

Hezkidetza eta sexu heziketa LH eta DBHn

Harreman osasuntsu, berdinzale eta errespetuzkoak sustatzea, eta sexu heziketa integrala lantzea da helburua

Harremanak saioan LH6koak

Egun hauetan ikastolan burutzen ari garen tailerrak, hezkidetza eta sexu heziketa helburu duen programa zabal baten parte dira. Maila desberdinetan, haurren errealitatea kontuan izanda eta haien beharretara egokituta, helburu nagusiarekin lotutako gai desberdinak lantzen dituen programa da. Aste hauetan, Lehen Hezkuntzako 2., 4., 6 mailak eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailetan egingo dira saioak.

2. mailan sexu aniztasuna landuko da, gehien bat jolasen bitartez. 
4. mailan. gorputza, autoestima eta emozioak izango dira hizpide 
6. mailan sexualitatearen kontzeptu zabala eta pubertaroko aldaketak izango dira gai nagusia. 
1. DBHn lagunen arteko harremanak eta sare sozialek hauengan nola eragiten duten aztertuko da. 
 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz