Skip to main content

DBH4ko ikasleek prestatutako koreografiak ikasle gazteenekin landu dituzte

Gorputz Hezkuntzaren irakasgaiarentzako prestatutakoak, kidetzearen bitartez aurrera eraman dituzte 

LH3-4koak dantzan

Hiru bat asteetan zehar DBH4ko ikasleek beren kabuz aukeratutako abestiei koreografia ezberdinak sortu eta prestatu dixkiete. Konpetentzia modura gelan bertan landu eta gero, ikasle gazteenekin elkarrekin dantzatu dituzte. LH2-3 eta 4koak bi txandatan bildu eta DBH4ko talde ezberdinek zuzendu dituzte saioak. Ikasle txikienek oso gogotsu saiatu dira zaharrenek prestatutako dantzen pausuak jarraitzen. 

Zorionak eman ikasle zaharrenei erakutsitako prestutasunarengatik!

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz