Skip to main content

LH5ekoek kidetzea Iruran burutu zuten

Astelehenean Anoeta eta Irurako Ikastoletako LH5eko ikasleak elkarrekin aritu ziren

Irurako frontoian LH5eko ikasleak elkarrekin

Astelehen honetan, LH5 mailako Anoetako eta Irurako ikasleek kidetzea ospatu zuten Iruran. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, Irurako frontoian elkartu eta dinamika ezberdinak burutu zituzten giro ederrean. Ikasturtean zehar sortutako harremanari jarraipena eman eta bide batez, Anoetako festetarako gonbidapena luzatzeko ere baliatu zuten aukera. Aurtengoak kidetzeak amaituta, datorren ikasturtekoen zain ditugu ikasleak!

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz