Skip to main content

LH6ko ikasleen arteko familiarizazioa landu dugu

Asteazkenenan Irura eta Anoetako Ikastoletako LH6ko ikasleek elkarrekin eman zuten eguna Anoetan

Bi Ikastoletako ikasleak elkarrekin

Atzoko goizean zehar Irurako ikasleekin LH6ko familiarizazioa izan genuen Anoetan bertan. Hainbat eginkizun aurrera eraman genituen: auditorioan Uela laburmetraia ikusi eta lanketa egin genuen talde txikitan, hamaiketakoa ikastolan, dinamikak eta jolasak plazan. Ikastolan bazkaldu eta gero, ondoren ikastolako espazioak bisitatu genituen eta azkenik plazan jolasean ibili ginen elkarrekin. Egunak asebete utzi digu eta prest daude ikasleak DBH1ean elkar hartzeko.

 

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz