Skip to main content

Ikasturte bukaerako jaialdia

Denok elkarrekin, goizean bukatu berri den ikasturteari agurra eman diogu

Ikastolako ikasleak gaurko emanaldian

Nahiz eta azkeneko egunetan bestelako ekintza eta jarduerak txertatu ditugun (kidetzeak, mendi ibilaldiak, hondartzara irteera, gela barruko lehiaketak, ur jolasak, ...), gaur goizez ikasturteari bukaera emanaldi batez eman diogu.HHtik hasita DBH4. maila bitartekoak Ikastolako borobilean bildu eta hainbat ikuskizun aurrera eraman dira. Denok bere aletxoa jarriz festa polita aurrera atera dugu.  

Ikasle eta irakasle guztiak zoriondu ikasturtean zehar eginiko lana eta esfortzuarengatik eta oporraldi oparoa eskaini.

ONDO PASA OPORRAK!!!

Argazkiak hemen

Kategoriak

Bizikidetza
Aurreko asteartean ,ekainaren 16ean, LH5etik DBH4 bitarteko familientzat “Nerabeen harremanak eta emozioak udaran nola ulertu” saioa izan da. Hemen bertan azaldutakoa audio.
Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak praktika pedagogiko hainbatekin osatutako aldizkaria duzue.
Ekintza
LH5ekoek Chocolate gaia landu dute DEEP arloan eta LH2ko ikasleentzako 3 jolas prestatu dituzte Txokolatea erabiliz